Aiako igerilekuak bihar agurtuko du uda denboraldia

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 6a, 11:00

Haur batzuk uretara salto egiten ekainaren 6an, igerilekua zabaldu zuten egunean. (Onintza Lete Arrieta)

Ekainaren 6an ireki zituen ateak, eta ordutik egunero egon da zabalik 11:00etatik 20:00etara. Bertako taberna beranduago itxi izan dute, afariak ematen aritu direlako.

Hiru hilabetez zabalik egon ondoren, bihar agurtuko du udako denboraldia Aiako igerilekuak. Ekainaren 6an ireki zituen ateak, eta ordutik 11:00etatik 20:00etara egon da irekita egunero-egunero. Igerilekuko tabernak, gainera, beranduagora arte eman izan du zerbitzua, afariak ere eman dituztelako.

Eguraldiak lagunduz gero, beraz, bihar izango da udako zerbitzu horretaz gozatzeko azken aukera hurrengo denboraldira arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide