12:00. Pelota partiduak. Lehen partida, emakumezkoen gomazko paleta: Nahia Eizmendi - Garazi Eizmendi eta Amaia Irazustabarrena - Ana Kerejeta. Bigarren partida, gizonezkoak eskuz: Lorentz Orbegozo - Unai Albeniz eta Julen Alberdi - Julen Aizpuru.
Ondoren, Herriko edadetuei eskainitako bazkaria. Alkar Elkartean.
17:30. Herri kirol jaialdia. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa. “4.ARROA” harrijasotzaile finala.
Ondoren, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. 22:45. Su festak. Jarraian, Haurren dantza erakustaldia. 23:30. Puro Relajoren kontzertua. 01:00. Trakaren erreketa.
Goizeko ordu txikitan, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide