Zestoako Sarek antolatuta, II. Etxera Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte Arroabeko festetan. 12 bikotek hasitako txapelketa Aizarnazabalgo Ibai Olaizolak eta Dabid Etxabek irabazi dute, eta bigarren sailkatu dira Kimetz Etxabe zumaiarra eta Jon Etxabe aiarra.
Erritmo handiko partida izan zen finala, Etxabek gaitasun handia erakutsi zuen tantoak egiteko, zabalean galdutako tanto batzuk kenduta. Aiarrak ere ederki lagundu zuen zumaiarra, eta gai izan zen pilota zailak eusteko. Dena dela, hori ez zen nahikoa izan Aizarnazabalgo bi kirolariei irabazteko. Izan ere, hutsegite gutxi egin zituzten haiek, eta lehenago lortu zuteb markagailuan 22ra iristea.
Hirugarren eta laugarren postuak, aldiz, Jon Ellakuria eta Iraolarentzat, eta Andoni Fleitas eta Unai Ibarguren zumaiarrentzat izan ziren, hurrenez hurren. Zumaiarrek ezin izan zuten bizkaitarren ezker boleek jarritako erritmoa eutsi.