Loraila

Aran Aldai 2025ko uzt. 19a, 08:00

Loraila. (Aran Aldai)

Aia-Orio Guka aldizkariko ekaineko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Aran Aldai da argazkiaren eta testuaren egilea.

Gure amon-aitonek naturarekin lotura estua izan dute, eta horren adibide da hilabeteak izendatzeko era.

Urtarrila edo ilbeltza, otsoila, martxoa edo epaila (inauzteko), apirila edo jorraila, ekaina (eki gaina), uztaila edo garagarrila, abuztua edo agorrila, iraila edo garoila, urria (urrak biltzeko), azaroa (haziak ereiteko) eta abendua, neguila edo lotazila (haziak lo).

Hala, maiatzari ostoila, orrila eta loraila ere deitu izan zaio, emankortasun eta ugalkortasun hila izaki.

Eutsiko ote diogu guk jakintza eta konexio horri, hein batean bederen?

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide