Aia

Azken txanpan sartu dira Andatzako San Pedro jaiak

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 3a, 08:51

Auzoko gazteek festetan egin duten herri kirol lehiako une bat. (Urtzi Oteiza)

Ekainaren 26tik jai giroan murgilduta ibili dira auzotarrak, baina bukaerara iristen ari dira festak. Bihar gauean mus txapelketa azkarra jokatuko dute, eta hilaren 12an, azkenik, oilasko bilketako afaria egingo dute, elkartean.

Andatzako Auzo Eskola Elkarteak egitarau ezin oparoagoa prestatua zuen aurtengo San Pedro jaietarako, eta ekainaren 26tik festa giroan murgilduta ibili dira auzotarrak. Ez dira falta izan urteroko jarduerak, hala nola oilasko bilketa, erromeriak, sardin jana eta herri afaria, eta orain, azken bi ekitaldiak dituzte aurretik: mus txapelketa azkarra, eta oilasko bilketako afaria.

Mus txapelketa bihar, ostirala, izango da auzo elkartean 22:00etan hasita, eta izena momentuan bertan eman beharko da, 21:30-22:00 bitartean.

Oilasko bilketako afaria, berriz, hurrengo asteko larunbatean egingo dute, uztailaren 12an, elkartean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide