San Joan bezpera ospatu zuten aiarrek atzo iluntzean herriko plazan piztutako suaren bueltan. Hainbat egun igaro dituzte urteko egun motzena ospatzeko emanaldia prestatzen, eta atzo gauean dantzan eta kantuan jarri zituzten bertaratu ziren herritar guztiak. Emanaldia amaitu ostean, txokolate beroa hartzeko geldialdia egin zuten etxera itzuli baina lehen.
Festa giroa Iturriotzen
San Joan jaietan murgilduta daude Iturriotzen pasa den asteburutik, eta gaur ere izango da ospakizunik Aiako auzoan. Herri kirol erakustaldia, bertso saioa eta erromeria egingo dituzte, besteak beste, gaurko egunean zehar. Biharkoan, aldiz, ekaitzaren kontra eta auzoko hildakoen aldeko mezarekin agurtuko dituzte festak.
Hona hemen egitarau osoa:
Ekainak 24, asteartea: San Joan Eguna
- 10:30. Meza. Ume eta loreen bedeinkapena.
- Ondoren, herri kirol erakustaldia. Harri jasotzen, Maddi Gesalaga eta Malen Morandeira, eta aizkoran, Otaño eta Txikia IV.a.
- Jarraian, Peñagarikano eta Irazu bertsolariak, eta Tapia eta Leturia zein Intxausti eta Larrañaga trikitilariak.
- Segidan, bazkaria.
- 22:30. Tapia eta Leturia zein Intxausti eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.
Ekainak 25, asteazkena
- 12:00. Meza, ekaitzaren kontra eta auzoko hildakoen alde.
Aiako San Joan suaren argazkiak: utzitakoak.