Uda ate joka dator, baita San Joan jaiak ere. Iturriotzen jada prest dute aurtengo egitaraua, eta iazko egiturari eutsiko diote. Izan ere,. joan de urtean hiru festa egun izatetik bostera luzatu zituzten, eta aurten ere halaxeegingo dute.
Beraz, ekainaren 20tik 25era ospatuko dituzte jaiak Aiako auzunean. Aurtengo mus txapelketan sari ekonomikoak handitu dituzte, herri kirol erakustaldiak ez dira faltako –tartean, Aiako harri baldarrarekin egingo dute torneoa–, eta erromeriak nahiz bertso saioak.
EGITARAUA
Ekainak 20, ostirala
- 22:00. XXIV. Mus Txapelketa, Izurtzu erretegian. Izen-ematea, 21:30ean; bikoteko 30 euro. Lehen saria, txapela eta trofeoak, bi lagunentzako afaria Katxiña Txakolindegian eta 200 euro; bigarren saria, trofeoak, bi lagunentzako afaria Izurtzu erretegian eta 160 euro; hirugarren saria, bi lagunentzako afaria Altxerri jatetxean, bi txanpan botila eta 140 euro; eta laugarren saria, bi lagunentzako afaria Portu erretegian, bi txanpan botila eta 100 euro.
Ekainak 21, larunbata
- 22:00. Erromeria, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.
Ekainak 22, igandea
- 17:00. Aiako 114 kiloko Harri Baldarra gizonezkoen txapelketa, San Joan Saria. Parte hartzaileak: Iraitz Arruti, Paulo Azpiazu, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra eta Iker Sojo.
- 18:30. Erromeria, Izer eta Alabierrekin.
Ekainak 24, asteartea. San Joan Eguna.
- 10:30. Meza. Ume eta loreen bedeinkapena.
- Ondoren, herri kirol erakustaldia. Harri jasotzen, Maddi Gesalaga eta Malen Morandeira, eta aizkoran, Otaño eta Txikia IV.a.
- Jarraian, Peñagarikano eta Irazu bertsolariak, eta Tapia eta Leturia zein Intxausti eta Larrañaga trikitilariak.
- Segidan, bazkaria.
- 22:30. Tapia eta Leturia zein Intxausti eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.
Ekainak 25, asteazkena
- 12:00. Meza, ekaitzaren kontra eta auzoko hildakoen alde.