San Pedro jaiak iristear dira, eta auzoetako elkarteak dagoeneko hasi dira egitarauak prestatzen ospakizun horren harira, tartean Andatzako Auzo Elkartea.
Aurtengo jaien barruan, herri afaria egingo dute ekainaren 28an, larunbatarekin, gaueko 21:30ean, eta txartelak erosteko azken eguna ekainaren 16a izango da. Horretarako, interesdunek elkartearen Instagrameko kontura idatzi dezakete.
Menuei dagokienez, bi aukera izango dira:
- Helduen menua: entsalasa mistoa, piper beteak, rapea, oilaskoa eta limoizko sorbetea. 35€.
- Umeen menua: iberikoak, kroketak, oilaskoa eta izozkia. 15€.