Igande honetan emango die amaiera Aristerrazuko erromeria denboraldiari, eta egitarau biribila prestatu dute horretarako. Eguerdi parean hasiko dira ospakizunekin, herri bazkaria eginez. Txartelak, ordea, dagoeneko agortuta daude.
Arratsaldean, dantzatzeko ordua izango da, izan ere, Tapiak eta Leturiak auzoko plaza girotuko dute, 18:00etan hasita. Gainera, gose direnek hanburgesa afaltzeko aukera izango dute, Perurena Foodtruck-en eskutik. Festari amaiera emateko, zozketak egingo dituzte, hala nola trikitia, saskia edota egonaldi bat Usotegi landetxean.
Autoz gerturatzeko asmoa dutenek, Refractorios Arrillaga eta Estampaciones Gipuzkoa enpresen aparkalekuak erabili ahal izango dituzte ibilgailua uzteko.