Aia

Festa eginez hasiko dute denboraldia Aiako igerilekuan

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 5a, 11:54

Aiako igerileku berrituko taberna. (Libe Esnal)

Bihar 11:00etan zabalduko dute herriko igerilekua, eta irailaren 7ra arte egunero egongo da erabilgarri. Irekiera ospatzeko, iluntzean pintxo poteoaz eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: Galdedebalde, Esti Markez eta Iker Lauroba izango dira protagonistak.

Bihar 11:00etan zabalduko ditu ateak Aiako igerilekuak, eta irailaren 7ra arte egunero egongo da erabilgarri. Iaz bezala, aurten ere festa kutsua eman nahi dio udalak aurreneko egunari, eta hala, 19:30ean pintxo poteoa egongo da, eta 20:30ean, berriz, Galdedebalde, Esti Markez eta Iker Lauroba –eta beraien musika– izango dira protagonistak.

Igerilekuko bonoak jada eskuragarri daude igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Aiarrek lehentasuna izango dute horiek eskuratzerako orduan, eta adinaren arabera, kuota ezberdina ordaindu beharko dute –eskudirutan ordaindu behar da–: 2 urte arteko umeentzat doan izango da, 3-5 urte artekoek 30 euro ordaindu beharko dituzte, 6-17 urte artekoek 35 euro, eta 18 urtez gorakoek, berriz, 50 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide