Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak gaur jakinarazi du sare sozialen bitartez Azpitarte eta Zinkunegi arteko errepidea itxita egongo dela bihar goizean.
Izan ere, film baten grabaketa lanak direla eta, GI-2631errepideko 16 eta 17,890 kilometroen arteko puntua –Azpitarte eta Zinkunegi artean, gutxi gorabehera– itxita egongo da. Lanak goizeko 08:00etan hasi, eta 13:00 bitartean iraungo dute.