Aia

Yoga saioa egingo dute Iturraran parketxean igande honetan

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 28a, 09:30

Pertsona bat yoga praktikatzen.

Saioa helduei zuzenduta dago, bi ordu eta erdi iraungo ditu, eta aurrez izena eman beharko da. 35 euro kostako da pertsonako.

Iturraran parketxeak yoga saioa antolatu du igande honetarako. Helduentzat izango da, eta bi ordu eta erdiko iraupena edukiko du, 10:00etatik 12:30era. Yoga eta soinu armoniatsuak naturan izena jarri diote, eta hain zuzen, yoga ariketak egiteaz gain, parte hartzen dutenek hainbat soinurekin ere egingo dute lanketa. Naomi Mendizabal eta Mirari Mukande izango dira irakasleak.

Saioan parte hartzeko izena aurrez eman behar da 943-83 53 89 zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Pertsonako 35 euro ordaindu beharko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide