Aia

Arrakastatsua izan da aurtengo Erroten Eguna

Julene Sorarrain 2025ko mai. 20a, 12:00

Gipuzkoako IV. Erroten Egunaren harira, Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan ikusteko aukera izan zen pasa den igandean. Ondoren, bisitariek beren taloa egiteko tailerrean hartu zuten parte Iturrarango parketxean.

Gipuzkoako errotei balioa emateko asmoaz, IV. Erroten Eguna ospatuko zuten pasa den igandean Gipuzkoa osoko errotetan. Hainbat udalerrik egin zuten bat ekinbidearekin, tartean Aiak. Askotariko jarduerak antolatu zituzten egun horretarako Agorregin, erroten historiari eta duten funtzionamenduari buruzko bisita gidatuak, esaterako.

Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan ikusi ondoren, bisitariak Iturrarango parketxera itzuli ziren, norberak bere taloa egiten ikasteko. Asko izan egitasmoan parte hartu zutenak, eta egunari amaiera biribila emateko, heldu nahiz gaztetxoenek ikastaroan egindako taloak jan zituzten giro paregabean.

Argazkiak: Iturraran parketxea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide