Aiako Udalak bigarren urtez antolatuta, Idi Eguna ospatuko dute datorren asteburuan. Eta hain zuzen ere, idia izango da festako protagonista. Hala, egitaraua dagoeneko prestu dute, eta ekitaldiz beteta dator aurten ere.
Maiatzaren 24an, larunbatarekin, idi-perratze erakustaldia eskainiko du Joseba Sanson-ek Probalekuan. Jarraian, afaria eta erromia izango dira. Afariak 40 euro balio du, eta tiketak internet bidez edota kultur etxean erosi daitezke. Menuari dagokionez, idiarekin egindako hainbat jaki eskainiko dituzte, baita arroz esnea eta edariak ere.
Igandean, berriz, artisau azoka eta idi-erakusketa egingo dituzte, besteak beste, goizean zehar. Egunari amaiera emateko, idi-proba erakustaldia eskainiko dute Azkueko zelaian.
Egitaraua
Maiatzak 24, larunbata
- 18:00. Idi-perratze erakustaldia, Probalekuan.
- 21:00. Idi-afaria, Probalekuan.
- Ondoren, erromeria Maria Lasaren eta Iñaki Etxaideren eskutik.
Maiatzak 25, igandea
- 11:00-14:00. Artisau azoka, plazan.
- Goizean zehar, idi erakusketa, aparkalekuan; idi-parea gurdiarekin, herrian zehar; eta, idi-pintxoak, herriko tabernetan.
- 13:00. Idi-proba erakustaldia "Kantabriar" erara, Azkueko zelaian.