Arraza Anitzeko Ganaduen XXIX. Enkantea egingo dute bihar Aian, testaje zentroan. 11:45ean aurkezpena egingo dute, eta ordu laurden geroago, 12:00etan, hasiko da enkantea.
Haragitarako idisko ugaltzaileak eramango dituzte, limusina, pirenaikoa, blonda eta txarolesa, baita RJ eta RP ugaltzaileak ere, limusina eta blonda.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, testaje zentroan animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.). Informazio gehiago nahi duenak Aiako testaje zentroaren webgunean eskura dezakete.