Aia

Aiako jai multikulturala ospatuko dute igande honetan

Julene Sorarrain 2025ko mar. 14a, 17:00

Aiako aste multikulturala, duela bi urte. (Aiako Gurako Elkartea)

Ospakizunean hamar bat postu jarriko dituzte, herrialde ezberdinetako janaria eskaintzeko Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekintzan parte hartzera. .

Aiako Guraso Elkarteak antolatuta, jai multikulturala ospatuko dute igande honetan, 12:00etan hasita, Aian. Ospakizunean hamar bat postu jarriko dituzte, herrialde ezberdinetako janaria eskaintzeko.

Kokapenari dagokionez, oraindik ez dute baieztatu non egingo duten, izan ere, frontoia margotzen dabiltza eta lan horren arabera, dema plazan edo pilotalekuan egingo dute. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekintzan parte hartzera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide