Oraindik ez dute aurkezpen ofizialik egin, baina badauka data Andatzatik Aiarako XVIII. Igoerak: martxoaren 22an izango da, hemendik bi astera, larunbatarekin.
Ohi bezala, goiz partean autoen egiaztapenak egingo dituzte, 09:00etatik 12:30era, eta aurreneko manga 14:30ean hasiko da. Errepidea, ordea, lehenago moztuko dute, 13:30ean, guztien segurtasuna bermatze aldera.
Iaz 51 auto lehiatu ziren, eta Joseba Iraola eta Beñat Poblacion izan ziren irabazleak bakarlekuetako eta turismoetako kategorietan.