Aia

Mus txapelketa egingo dute Aian ostiralean

Onintza Lete Arrieta

Laukote bat musean.

Jauregi tabernan izango da hitzordua,eta izena egunean bertan eman beharko dute partaideek.

Jauregi tabernak mus txapelketa antolatu du ostiral honetarako. 21:00etan hasiko da, eta parte hartu nahi dutenek 20:30ean eman beharko dute izena, bikoteko 20 euro ordainduta.

Sarien berri ere eman dute: irabazleek, txapelaz gain, izen-emateko diruaren erdia jasoko dute, baita oilaskoa eta ardoa ere; bigarren egiten dutenek, diru sarreren %30 eta ardoa; eta hirugarren bikoteak, azkenik, diruaren %20 eta ardoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide