Aia

Alaitz Rotetak, Gorka Valdesek eta Hektor Folkek alaituko dute Aristerrazuko plaza

Julene Sorarrain

Hekthor Folk, Alaitz Roteta eta Gorka Valdes. (utzitakoa)

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hektor Folk igoko dira oholtza gainera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide