Aia

Urdin-berdexkaz margotuko dute Aiako frontoia, herritarrek hala erabakita

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 27a, 16:17

Aiako pilotalekuan, bost koloreak ikusgai egon dira horman bertan. Hirugarren aukerak jaso du boto gehien.

Jon Ander Azpiroz alkateak jakinarazi duenez, 140 aiarrek eman dute botoa. Bost kolore egon dira aukeran.

Aiako Udalak herriko frontoia margotzeko asmoa du, eta herritarrei eman die bost koloreren artean gustukoena hautatzeko aukera. Aurreko astean, bost egunez eduki zuten botoa emateko tartea Kultur Etxeran, eta guztira 140 boto jaso dituzte, Jon Ander Azpiroz alkateak jakinarazi duenez.

Urdin-berdexka koloreak jaso du boto gehien, 53 guztira, eta ondoren, gaur egungo kolorea izan da bigarren bozkatuena, 35 boto jaso baititu kolore urdinak. Granatearen alde ere 30 herritarrek egin dute, eta gutxiagok hautatu dituzte berdea (15 boto) eta grisa (4 boto). Hiru boto zuri ere jaso dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide