Aia

Süneren kontzerturako sarrerak eskuragai daude dagoeneko

Julene Sorarrain

Süne musikaria. (utzitakoa)

Maiatzaren 10ean, larunbatarekin, eskainiko du emanaldia Aiako Probalekuan. Sarrerak eskuragai daude Musikaze atari digitalean. 

Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Süne bakarlariaren trikiti doinuez gozatzeko aukera izango da maiatzean. Musikariak iazko azaroan kaleratu zuen Amaineman bere azken lana. Emanaldia maiatzaren 10ean, larunbatarekin, eskainiko du abeslariak, 22:00etan hasita, Probalekuan.

Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Musikaze atari digitalean, eta 15 euro balio dute. Informazio gehiago eskuratzeko, 943-13 09 24 zenbakira deitu daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide