Aia

Herritarrek erabakiko dute Aiako frontoiak izango duen kolore berria

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 15a, 13:15

Gaur egun urdina da Aiako pilotalekua.

Datorren astelehenetik ostiralera bitartean bozkatu ahalko dute aiarrek udalak zehaztutako bost koloreren artean, eta umeek ere izango dute iritzia emateko aukera.

Aiako Udalak herriko frontoia margotzeko asmoa du, eta Jon Ander Azpiroz alkateak bere sare sozialetan jakinarazi duenez, herritarrek erabakiko dute zer kolorerekin margotuko den.

Udalak bost kolore aurkeztu ditu –ez du zehaztu zer kolore diren horiek– eta datorren astelehenetik hasita (otsailak 17) bost egunez edukiko dute kolore gustukoena bozkatzeko tartea, ostiralera arte. Kultur Etxera joan beharko dute horretarako. 

Aiako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, baita haurrak ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide