Igande honetan ez da erromeriarik izango Aristerrazun. Hala jakinarazi du antolatzaile taldeak; hurrengo hitzordua hilaren 26an izango da, igandearekin, ohiko ordutegian, hau da, 18:00etatik 21:00etara.
Erromeria denboraldian igande eta jaiegun gehienetan izaten dira trikiti doinuak Andatza auzoko plazan, baina batzuetan auzoetako festengatik erabaki izan dute erromeriarik ez egitea. Asteburu honetan, esaterako, Urtetan dira jaiak.