Aiako Udalak hirigintza arauen aldaketa puntualak egin nahi dituenez, horiek azaltzeko bilera bat egingo du hurrengo asteartean, hilak 14. 18:00etan izango da bilera Kultur Etxean, eta bertan udalak herritarren partaidetza sustatu nahi du.
Udalak gaineratu duenez, aldaketak, besteak beste, Serra Agurutze eta Iturri kale eremuan eta balkoi nahiz estalpeetan egingo dituzte.