Aiarrek euskararen erabileran eta ulermenean aurrera egiteko egitasmoa aurkeztuko dute

Julene Sorarrain

Aiako plaza. (Guka)

Aurkezpen ekitaldia ostiralean egingo dute, 18:00etan hasita, Aiako probalekuan. Aiako herritarrei "esperientzia pilotu batean" parte hartzeko aukera eskaini diete.

Gipuzkoa mailan euskara indarberritzeko egitasmoaren aurkezpena egingo dute ostiral honetan, 18:00etan, Aiako probalekuan. Antolatzaileek aditzera eman dute aiarren %86 euskaraz aritzeko eta %94 ulertzeko gai direla, baina, aldiz, %64koa da kaleko erabilera. Egoera horren harira, herrian euskararen erabileran eta ulermenean "aurrera egiteko beharra" sumatu dute: "Euskararen garapena eta komunitatearena elkarren estutik datoz".

Hori horrela, Aiako herritarrei "esperientzia pilotu batean" parte hartzeko aukera eskaini diete, euskara eta komunitatea lotzen dituzten erronkak identifikatuz, eta, "elkarrekin, herriaren alde arituz". Herritarren parte-hartzea "funtsezkoa" dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta dei egin die aiar guztiei ostiraleko aurkezpenera etor daitezen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide