Aiako Gazte Asanbladak bertso txapelketa antolatu du hileko azken ostiralerako

Julene Sorarrain

Aurtengo Aiako Gazte Eguna. (utzitakoa)

II. Bertso Txepelketako tiketak eskuragai daude dagoeneko Iturriozena eta Joanene tabernetan.

Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, bigarren urtez egingo dute Aiako bertso txapelketa: II. Bertso Txepelketa. Hilaren 29an izango da eta parte hartzeko, izena eman beharko da egun bertan, 18:00etan, herriko plazan. Jarraian, bertsoka arituko dira tabernaz taberna, 19:30ean hasita. Arratsaldeari amaiera emateko, finala jokatuko dute Alkar Elkartean ospatuko den bertso afarian. 21:00etan hasiko da afaria.

Afarirako tiketak salgai daude dagoeneko, eta Iturriozena eta Joanene tabernetan erosi daitezke. Prezio arrunta 20 eurokoa da; langabetuek, aldiz, 18 euro ordaindu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide