Izeta Sagardotegiak astelehenean eskatu zien herritarrei Valentziara (Herrialde Katalanak) laguntza bidaltzeko materiala eraman zezaten sagardotegira, eta herenegun eta atzo jasotakoarekin, dagoeneko bete dute furgoneta bat. Atzo arratsaldean bertan ziren abiatzekoak joan den astean uholdeek kaltetutako zonaldera.
Bilketaren arduradunak Gukari kontatu dionez, "produktuak ez ezik, diru laguntza asko" jaso dute herritarren partetik. "Jende asko hurbildu da laguntzera; ez genuen horrelako harrerarik espero, inondik inora ere".
Hala, asteburuan bigarren furgoneta bat bidaliko dute Valentziarantz.