Hasi dira Urdanetako San Martin jaiak, eta auzotarrak giro apartarekin ari dira ospatzen. Larunbatean, triki-poteoaren ostean, bertso afariaz gozatu zuten gerturatu zirenek. Auzoko frontoian izan ziren Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariak otordua girotzen, Aritz Hernandez Larrumek gai-jartzaile lanak egiten zituen bitartean. Julen Rueda Erkizi eta Enaitz Alberdi trikitilarien doinuek biribildu zuten afaria. Ondoren, erromerian dantzatzeko aukera izan zuten auzotarrek, izan ere, festa goizalderarte luzatu zuten.
Asteburu honetan ere izango da ospakizunik. Haurrentzako jolasak, harri jasotze nahiz tortilla patata txapelketak, baita hainbat kalejira eta erromeria ere antolatu dituzte. Egitarau osoa ikusi daiteke hemen.