Aia

Izeta Sagardotegiak Valentziara bidaltzeko produktuak jasoko ditu gaur eta bihar

Onintza Lete Arrieta

Izeta Sagardotegia.

Bihar arratsaldeko lehen ordura arte bilduko dituzte herritarrek emandakoak, eta bihar bertan aterako da materiala Herrialde Katalanetarantz. Duela astebete denboraleak eta horrek eragindako uholdeek Valentziako eremu zabal bat txikitu zuten, eta ordutik han-hemenka elkartasun ekintza ugari ari dira sortzen.

Izeta Sagardotegiak bere alea jarri nahi du Valentziako (Herrialde Katalanak) herriari laguntzeko. Duela astebete denboraleak eta horrek eragindako uholdeek Valentziako eremu zabal bat txikitu zuten, 200 pertsona baino gehigoren heriotza eraginez, eta laguntza beharrean dira hango biztanleak.

Han-hemenka elkartasun ekintza ugari ari dira sortzen, eta izetatarrek "era guztietako produktuak" jasoko dituzte gaur eta bihar Izeta Sagardotegian (Izeta Goikoa 4, Elkano bidea, Urdaneta, Aia). Bildutakoa bihar 18:30ean bidaliko dute harantz, sare sozialetan jakinarazi dutenez.

Herritarrek materiala 10:00etatik 16:00etara utz dezakete: kontserbak, edariak, esnea, lan tresnak eta abar jasoko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide