Aia

Aiarrak ere Gau Beltzean murgildu dira

Maria Maya Manterola

Mozorro beldurgarriak soinean, herritarrek urriko azken eguna ospatu dute kalejira misteriotsuarekin eta ipuin beldurgarrien kontaketarekin. 

Aiako Guraso Elkarteak antolatuta, beldurrezko gaua ospatu dute haurrek nahiz helduek herriko kaleetatik zehar. Ez dira falta izan kalejira misteriotsua, ipuin beldurgarrien kontaketa eta talo-jana urriko azken eguneko arratsalde-gau partean. Gainera, herriko ausartenak, mozorroa soinean, Beldurrezko Etxean sartu dira gau berezi hau ospatzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide