Apirilean arropa truke azoka egin zuten Aian, eta beronen arrakasta ikusirik, oraingoan, Gabonei begira, jostailu truke azoka antolatu dute. Hilaren 23an izango da, Aiako gaztelekuan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Jostailuak, aldiz, 20an eta 22an jasoko dituzte gaztelekuan bertan. Antolatzaileek pare bat azalpen eman dituzte ekitaldiaren inguruan, hala nola, jostailuek egoera onean eta garbiak egon behar dutela eta azoka egunean, umeek ezingo dutela bertan egon.
Hori horrela, ekarritako jostailu bakoitzeko tiketak banatuko dituzte, ondoren beste batzuengatik trukatzeko. "Helburua beti gauzei bigarren erabilpen bat ematean datza horrekin hondakinak murriztu asmoz", azaldu dute antolatzaileek.