Aiako Guraso Elkarteak antolatuta, egitarau biribila izango dute aiarrek Gau Beltza ospatzeko urriaren 31n, ostegunarekin. Aurten, ordea, bada bestelako berritasunik, izan eren, Beldurrezko Etxean sartzeko ticketak banatuko dituzte, ordu zehatzekin. Txartelak frontoian banatuko dituzte ipuin kontalariaren saioaren ostean.
Herritar guztiei zuzendutako jarduera da, eta bi txandatan banatuko dute: LH6ra arteko haurrek, 21:00etatik 22:15era parte hartu ahalko dute, lauko taldeetan gehienez. Gainontzekoek, berriz, 22:30etik 00:00ra arte, bakarka edo binaka.
Honako ekintzak prestatu dituzte Santu Guztien egunaren bezperarako:
- 18:30. Kalejira misteriotsua, plazatik irtenda.
- Ondoren, ipuin beldurgarrien kontakizuna, Dema plazan.
- Amaitzeko, talo-jana, frontoian.
- 21:00-22:15. Beldurrezko Etxea, LH6ra arteko haurrentzat.
- 22:30-00.00. Beldurrezko Etxea, gainontzeko herritarrentzat.