Txi kung ikastaroa izango da Iturraranen datorren igandean

Maria Maya Manterola

Ongizaterako zenbait ariketa egingo dituzte parte hartzaileek. Saioa hilaren 13an izango da, gaur zortzi, 10:30etik 12:30era.

Iturraran parketxea armoniaren bidean! programaren barruan ongizaterako zenbait ariketa egingo dituzte urriaren 13an. Izan ere, armonia berreskuratzeko asmoz, luzaketak eta desblokeo artikularrak landu, eta txi kungean trebatzeko ikastaroa izango da egun horretan, goizez, 10:30etik 12:30era. Harremanetarako, ondorengo posta elektronikora idatzi edo telefonora deitu daiteke: iturraran@gipuzkoanatura.eus / 943-83 53 89.

Energia, indarra, eta ongizatea lantzeko duela milaka urtetik Txinan praktikatu ohi den arnasketa eta barneko alkimiarako praktika da txi kunga. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide