Aiako igerilekuaren itxiera dela eta festa antolatu dute udari amaiera emateko

Julene Sorarrain

Aiako igerilekua.

Jaia igandean egingo dute, 12:00etan hasita. Vintage azoka, bingo musikatua eta kontzertua eskainiko dituzte.

Udaren amaiera iritsi da eta horrekin batera, Aiako igerilekuaren itxiera dator ere. Honen harira, festa bat antolatu dute udako denboraldiari agurra emateko. 12:00etan hasiko da jaia, vintage azokarekin. Bertan, bigarren eskuko jantziak erosi ahalko dituzte gerturatzen direnek. Arratsaldera begira, bingo musikatua egingo dute terrazan, 16:30etan hasita. Eta egunari amaiera biribila emateko, Radio Rebelde bikoteak kontzertua eskainiko du, 18:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide