Aiako Udalak pintura tailerrak antolatu ditu ikasturte berrirako

Julene Sorarrain 2024ko ira. 18a, 09:00

Pintura taillera. (artxibokoa)

Izen-ematea zabalik dago eta Kultur Etxean egin daiteke. Ikastaroak urrian hasiko dira eta ekainera arte iraungo dute.

Aiako Udalak antolatuta, pintura tailerrak eskainiko dituzte datorren hilabetetik aurrera. Ikastaroak asteazken goizetan egingo dituzte, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Urrian hasiko dira eta ekainera arte iraungo dute. Izena eman nahi duen orok, 30 euroko kuota ordaindu beharko du. Tailerrak Aiako anbulatorioaren ondoko txokoan izango dira eta Jasone Irigoienek zuzenduko ditu. Izena emateko, Aiako Kultur Etxera jo daiteke (Gozategi Enparantza, 3).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide