La Tanita tango musikariak, Leonardo Alonso gitarra-jotzailearen laguntzarekin, kontzertua eskainiko du bihar eta tangoa dantzatu nahi duen orok derrigorrezko geldialdia izango du Aiako Zingira kanpinean. Uztailean aurkeztu zuen "Tango mucho que contar" proiektu berria. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da. Kontzertuaren ostean, "Tanita's birthday party" festarekin jarraituko dute, gauari amaiera biribila emateko.