Giro bikainarekin hasi dute iraila Zelatunen

Intza Trula 2024ko ira. 2a, 10:30

Iraileko lehen erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Hernioko magalean. Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek izan zuten lehen hitzordua girotzeko ardura.

Iraila hastearekin batera itzuli dira erromeria egunak Zelatunera. Atzo, hain justu, iraileko lehen igandeko erromeria egin zuten Hernioko magalean, eta herritarrek ez zuten hutsik egin hitzordura. Atzokoan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek jarri zituzten dantzan hitzordura animatu ziren guztiak.

Behin martxa hartuta, festak ez du etenik izango datozen igandeetan Zelatunen. Bertako bordek antolatuta, irailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an ospatuko dituzte datozen erromeriak, hain zuzen ere, eta egun bakoitzean musikari bikote bat igoko da oholtzara.

Honakoak dira Zelatunen irailean izango diren erromeriak eta egun bakoitzeko trikitilariak:

Irailak 8, igandea

Trikitilariak: Laja eta Lutxurdio.

Irailak 15, igandea

Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga.

Irailak 22, igandea

Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga.

Irailak 29, igandea

Trikitilariak: Izer eta Alabier.

(Argazkiak: Trikigiro elkartea eta Ibon Errazu)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide