Udal bulegoak jaietako ordutegi berezia izango du

Ian Ruiz Lizaso

Aiako festak. (GUKA)

Herriko jaiak direnez, gaurtik ostiraleko egunera arte ordutegi bereziak ezarriko dituzte Aiako Udal bulegoetan.

Aiako herriko jaiak hasi dira eta honekin batera Udal bulegoen ordutegi berezia ezarriko da. Aldaketa hau jaien ondorioz burutu da, gaurtik hasi eta abuztuak 9ra arte iraungo du, festak amaitu arte.

Hona hemen Aiako Udal bulegoen jaietako ordutegia:

Abuztuak 6

08:00 - 15:00

Abuztuak 7

Itxita egongo da

Abuztuak 8 eta 9

09:00 - 13:00

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide