Aian Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur ehunka lagun goizean hasita. Plazan izan da aurreneko hitzordua, helduentzako jokoekin. Ondoren, berriz, lanari ekin diote, urteroko paella lehiaketan parte hartzeko. Probalekuan aritu dira sukaldatzen, eta gero, frontoian egin dute herri bazkaria. Jendetsua izan da oso, 300 lagunek hartua baitzuten sarrera aurrez –iaz baino 50 lagun gehiagok–.
Festak arratsaldean jarraituko du, 18:30ean Elektrotxufaren kalejirarekin, eta gauean, berriz, lau talderen kontzertuak izango dira plazan: Expalak, Katu, Herenegun eta Fresa Morango.
(Argazkiak: utzitakoak)