Aia

Aiako jaietan autobus zerbitzu berezia izango da

Andrea Zipitria 2024ko abu. 2a, 09:00

Lurraldebuseko autobusa errepidean. (Lurraldebus)

Bihar Gazte Eguna izango da Aian, eta autobus zerbitzu berezia izango da gauean. Zarauztik eta Oriotik irtengo dira autobusak. Abuztuaren 6tik 10era bitartean ere zerbitzua indartuko dute San Donato eta San Lorentzo jaiak direla eta.

Bihar Gazte Egunarekin emango diete hasiera Aiako jaiei, eta Aiako Udalak eta Lurraldebusek bertara joan-etorria egiteko autobus zerbitzua indartu dute bihar, eta abuztuaren 6tik abuztuaren 10era bitartean. Zarauztik eta Oriotik irtengo dira autobusak.

Hona hemen Aiara joan-etorria egiteko autobus zerbitzuaren jaietako ordutegia:

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide