Aia

Aiako festetako elastiko berria salgai jarri dute

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 31a, 12:00

Elastiko berria.

Hiru egunetan egongo da arropa berria eskuratzeko aukera: gaur arratsaldean, abuztuaren 2an, eta azkenik, abuztuaren 6an, jaiak hasi aurretik. Elastikoak zazpi euro balio ditu.

Aiarrek dena prest dute herriko festetarako –ikus egitaraua hemen–, eta nahi duenarentzat, jaietako elastiko berria ere salgai jarri dute festen antolatzaileek. Zazpi euroan eskura daiteke herriko festetako maskota protagonista duen kamiseta, eta hori lortzeko egun zehatzen berri ere eman dute.

Gaur bertan, hilak 31, arratsaldez frontoian erosi ahalko da; ostiral honetan, abuztuaren 2an, 19:00etan igerilekuan egongo dira salgai; eta, azkenik, abuztuaren 6an, asteartea, plazan jaien hasierako txupinazoaren aurretik erosi ahalko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide