Aia

Bi urubi aske utziko dituzte ostiralean Pagoetan

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 29a, 11:30

Basabizi zentroan sendatutako hegaztiak libratuko dituzte ostiral honetan, Pagoetan. Saioa euskaraz izango da, eta izena eman beharko da aurrez.

Basabizi zentroan sendatutako bi urubi askatuko dituzte ostiral ilunabarrean, Aiako Iturraran Parketxean. 21:00etan izango da ekimena, eta  Basabizi zentroan egiten den lanari eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoari buruzko azalpenak eta gero, parketxearen inguruan askatuko dituzte gautxoriak.

Jarduerak hiru euroko prezioa izango du, eta parte hartu nahi duten herritarrek 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu behar dute erreserba egiteko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide