Ortzaikakoak nagusi, Santio Errekako auzotarren aurkako erronkan

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 28a, 12:00

Dozenaka herritarren begiradapean, ingudearekin, harriarekin, txingekin, korrikan eta trontzan neurtu zituzten indarrak bi auzotako kirolariek, eta azkenean, Ortzaikakoentzat izan zen garaipena.

Santioak ari dira ospatzen egunotan Santio Erreka auzoan, eta beste hainbat ekintzez gain, atzokoan izan zen auzotarren ikusmina piztu zuen bat. Hain zuzen ere, atzo eguardian jokatu zuten Santio Errekan auzo horretako eta Ortzaikako bizilagunen arteko lehia.

Dozenaka herritarren begiradapean, ingudearekin, harriarekin, txingekin, korrikan eta trontzan neurtu zituzten indarrak bi auzotako kirolariek, eta azkenean, Ortzaikakoentzat izan zen garaipena. Talde bakoitza sei pertsonek osatu zuten, eta irabazteko asmotan, dena eman zuten kirolariek. Gaurkoan ume jolasak eta mus txapelketa izango dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide