Aiako San Donato eta San Lorentzo festetan, Umeen Eguna izango da abuztuaren 8an, ostegunarekin. Bigarren urtez jarraian familien bazkaria antolatu dute egun horretarako. Bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte Aizeberri kafetegian abuztuaren 3an eta 4an, baina horretarako aurrez izena eman beharko da esteka honen bitartez, abuztuaren 2a baino lehen. Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurren menuak, 10 euro balioko ditu.
Euskal parrillak egingo du bazkaria.
Hona hemen haurrentzako menua:
- Urdaiazpiko kroketak
- Oilaskoa patatekin
- Izozkia
Hona hemen helduentzako menua:
- Errusiar entsalada
- Iberikoak
- Oilaskoa letxugarekin
- Torrija natillarekin