Aia

Gazte Eguneko Paella Lehiaketako sarrera guztiak saldu dira

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 23a, 16:00

San Donato eta San Lorentzo jaietako Gazte Eguna.

Abuztuaren 3an, larunbatarekin, izango da Aiako Gazte Eguna, eta egun horretan egingo dute Paella Lehiaketa. Aiako Gazte Asanbladak azaldu duenez, saldu dira dagoeneko sarrera guztiak. Aurten, 300 pertsona izango dira Paella Lehiaketan, pasa den urtean baino 50 gehiago.

Aiako Gazte Eguna izango da abuztuaren 3an, larunbatarekin. Ohitura bilakatu den Paella Lehiaketa egingo dute orduan, eta antolatzailea den Aiako Gazte Asanbladak azaldu duenez bukatu dira bazkari herrikoi horretarako sarrera guztiak. Aurten, 300 pertsona izango dira frontoian bazkaltzen, pasa den urtean baino 50 lagun gehiagok egingo dute. 

Paella guztiak 14:30erako aurkeztu beharko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide