Aia

Bihar izango da Santio Erreka auzoko jaietako Mus Txapelketa

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 27a, 11:15

Santio Errekako Mus Txapelketa.

16:30ean emango zaio hasiera txapelketari, eta izen-ematea 30 minutu lehenago irekiko da. Hainbat sari izango dira lehen lau bikoteentzat.

Santio Erreka auzoa festetan murgilduta dago, eta gaur bertan izango da urteroko Mus Txapelketa. Arratsaldean hasiko da lehiaketa, 16:30ean, hain justu ere; 30 minutu lehenago irekiko da izen-ematea. Parte hartu ahal izateko, 25 euro ordaindu beharko dira bikoteko.

Hauek izango dira sariak:

  • 1. saria: bi txapela, bi trofeo, Altxerri jatetxean afaria, Aburuza sagardoa eta 150 euro.
  • 2. saria: bi trofeo, Salatxo jatetxean afaria, Aburuza sagardoa eta 100 euro.
  • 3. saria: bi trofeo, Sukia tabernan afaria, Aburuza sagardoa eta 50 euro.
  • 4. saria: bi trofeo eta Aburuza sagardoa.

Biharko egitaraua

  • 12:00. Ume jolasak.
  • 16:30. Mus Txapelketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide