Urte osoan zehar esperotako eguna gero eta gertuago dute aiarrek. Aurten, abuztuaren 3an, larunbatarekin, ospatuko da Gazte Eguna –seigarrena izango da–, eta ospakizunaren antolatzailea den Aiako Gazte Asanbladak eman ditu lehen zertzeladak. Arrakasta izaten duen paella lehiaketa eta Elektrotxufla ez dira faltako aurtengoan ere. Gaueko kontzertuen berri, aldiz, aste honetan zehar emango dute. Hona hemen momentuz aurreratu duten egitaraua:
Aiako 6. Gazte Eguna
- 11:30ean. Txosnaren irekiera eta ume handientzat jolasak.
- 14:30ean. Paella lehiaketa.
- 18:30ean. Elektrotxufla
- 22:00. Kontzertuak