Udalekuetako haurrek San Fermin Txiki Eguna ospatu dute Aian

Andrea Zipitria

"Zezenaren" aurretik korrika, eta kantuan ospatu dute San Fermin Txiki Eguna Aiako udalekuetako haurrek. Plazan bildu dira txupinazoa botatzeko 10:30ean arropa zuria eta zapi gorriak jantzita zituztela. 

Aiako udalekuetako haurrek gaur ospatu dute San Fermin Txiki Eguna. Goizean, 10:30ean bildu dira guztiak herriko plazan, arropa zuria eta zapi gorriak jantzita zituztela. Bertan bota dute txupinazoa eta festak eztanda egin du. "Zezenaren" atzetik ibili dira korrika, eta musikak lagunduta kalejira egin dute plazatik hasi eta herriko eskolaraino. Aurten, berrikuntza gisa ez dute bota ura egin, horren ordez, ginkana moduko bat prestatu dute adin guztietako haurrak parte hartu dezaten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide