Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia jarri du martxan UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak. Herriz herri, herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jaso nahi dituzte, datorren urtean zerbitzua kudeatzeko kontratu berria esleituko delako. Horregatik, UKUErentzat "ezinbestekoa" da hobekuntzak egiteko iriziak jasotzea aurrez.
Eskualdeko herri guztietan egin dituzte bilerak, eta Aiakoa izango da azken hitzordua. Bihar 18:30ean elkartuko dira udal elkarteko arduradunak herritarrekin, kultur etxean. Bertan izango da Ion Arozena UKUEko lehendakaria ere; egungo hondakin bilketa sistemaren datuak emango ditu hark.