Bihar irekiko dute Aiako igerilekua. Inoiz baino beranduago zabalduko dute, eraikin osagarria eraikitzeko obrak atzeratu egin baitira. Arrazoi horrexegatik, bainurako eremua bakarrik zabalduko dute eta taberna itxita egongo da –eraikin berria irekitzeko eguna zehazteke du udalak–.
Aiako Udalak jakitera eman duenez, aurtengo denboraldia irailaren 15era arte luzatuko da. Bada, uda osorako bonuak jarriko dituzte eskuragarri. Bihar arte, ostirala barne, izango dute herritarrek bonuak erosteko aukera. Igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara bitartean egongo dira eskuragarri. Aiarrek lehentasuna izango dute bonuak eskuratzeko orduan; horregatik, inguruko herrietakoentzat larunbatetik aurrera jarriko dituzte salgai.
Tarifak
Aurtengo denboraldiko bonuen prezioak honako hauek izango dira: 0 eta 2 urte artekoentzat doan izango da sarrera; 3 eta 5 urte bitartekoek 25 euro ordaindu beharko dute; 6 eta 17 urte bitartekoek, 30 euro; eta 18 urtetik gorakoek, 45 euro.